- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2431
Kidegünak Xiberoko alkarteen erakusgia.
Kidegünak, kirol, kültüra eta alkartarzün alkarteen jeiaren lehen edizioa, setemerearen 26, 27 eta 28an igaranen da Maulen. Alkarteen lan baliosari esker, Xiberoan jentarte bizitarzüna ageri-agerian baratzen da. Ezi, Xiberoan, sail hanitxetako alkarte prunki bada. Jente elibat beren ogüz ari beitira herritarren arteko lotüren plantatzen, kültüraren biziarazten, kirol batetan aritzea edota aizinarte eskentzak antolatzen, üngüramenaren zaintzen edo nekezian direner lagüngoa ekarten. Alkarteetako kide eta joanarazle direnen lana goresteko eta beste jenterik horiengana jinarazteko xedean, Xiberoa-Herri Alkargoak, Mauleko Herriko Etxeak eta gazteen alkarte elibat bai eskoletakoak algarretarazten dütüan Gazte Bilgünea botin plantatzen düe “Kidegünak : alkarteen jeialdia” Maulen.
Sébastien Challa Mauleko haütetsia :
Egitaraua egünez egün heben klixkatzez.


Azkenekoz, agorrila atsarreaz geroztik Mauleko Ospitaleak züzendari bat badü!!!
Adineko jenteak ez bera egoiteko etxen eta ez saldoan adinetako etxetan izateko, hona zer bide berri zabaltü nahi düan berriki sortü den « ETXEKA » alkarteak. Ideia xinple da, beren ogüz konpontzen dakien adinekoen alkartzea eta algarrekin biziaraztea. Hots, hiru edo lau jenteen artean etxe edo egoitza egoki baten alokaidatzea eta han algarrekin bizitzea. Bost emazte dira xede honen sorzale, bostak medikuntza mündüan ari dira. Beren lanaren bidez , bi gaüzetaz ohartü dira adinekoen errealitateaz, edo bakartarzünean bizi direla edo adinekoen etxean saldo handiegian bizi direla. Alkartearen sorzaleek deioienaz "hiruzpa lauen artean bizitzeak, egün botxagoak ekar lezazke eta dütüen fresak ere ahint lezazke…" Interesatürik düenak deit 06 70 65 34 37 edo internetez mail bat igor
« Jenteen lagüntzea » dolü memento gaixtoetan, lotsen gaintitzea, baztertzea, stressa apürtzea, zoin nahi min arhintzea edo desageraztea jenteen baitan, horideikü proposatzen Véronique Marquet Xiberoan plantatü den therapeuta berriak.
Üdako inganioak eta egonaldiak proposatzen dütü Pitzgarri alkarteak ha