XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Boliviako Tarija eskualdeko haur eta beharrünean diren jenteen lagüntzeko, grane hüste eta brokanta antolatzen dü APETAB 64 alkarteak, apirilaren 7an Mauleko Jai-Alaian. Bada 7 urte jadanik sos biltzen ari direla, düala güti orano sos igorten bazüen, lagüntzaren ekarteko manera kanbiatü düe alkarteko kideek. Tarija eskualdeko jenteek berek eramaiten dütüen xedeak lagüntzen dütüe. Holaz, urde eta oilo hazkuntzen sortzeko lagüntza igorririk izan da, aldi hontan, hur pützü egiteko lagüntza emanik date. Hortarako, Maulen egiten den grane hüstea helbürü hortan kokatzen da. Leküak aitzinetik etxekitzeko 05.59.28.33.51 zenbakiala deit eta etxen ere soberakin dütützüen gaüzak eskentzen ahal dütüzüe alkarteari.

Entzün Madouce Araguas APETAB 64 alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2013ko apirilan estrenatüko da Barkoxeko "Osagarri Etxea". Orai artino jenteen etxeetan ibilten ziren herriko bedezia eta farmazienta bildürik dirate hor. Horrez gain, erizain talde bat eta noiztenka kineziterapeuta errezibitüko dütüe. Herriko bedezia urte zonbaitez orano hor izanen da, bena bere segidaren arrenküra pausatüko da lüza gabe. Jean-Marc Baranthol Barkoxeko aüzapezak erran deikünaz, zerbütxü eta ibilmolde honekin hasiko direla eta egoera berrien araberan egokitüko direla. Diharüen aldetik, sos lagüntzak kontütan hartü gabe, Barkoxeko "Osagarri Etxea" 220 000 euro kostatü zaio Xiberoa Herri Alkargoari.

Entzün Jean-Marc Baranthol Barkoxeko aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Jente franko bazen Atharratzen igaran den AZIAren biltzar nausian. Jente hanitxek jarraikitzen eta süstengatzen düe alkarteko xedeak eta haboroxenak ados dira erraiteko lan hanitx eta kalitatezko lana eginik dela. Lan horietan "Bidaje bat" lan sorkuntza bat izan da 2012an, Aldudarrak Bideo alkartearekin egin dena. Beste lanetan, 6. gerren CLEJa abiatü dü alkarteak. Bestalde, AZIA alkartea üngürüko alkarteekin harremanetan da eta animazaileak dü hau kudeatzen. Jadanik, dagün urteko xede nausia presentatürik izan da "Eüskararen üngürüan, bideo jokü bat" eüskararen ikasteko.

Entzün Frantxina Laborde Azia alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko Kürütxe Gorria, karraskan lanean ari da beharretan diren jenteen lagüntzeko. "Vesti boutique" deitzen den bigerren esküko salmentak dü arrakasta handiena üken, beharretan diren jenteen aldetik eta emaileen partetik. Kürütxe Gorriak egoitza handiago bat txerkatzen dü, proposatürik zaion müble eta etxeko tresneriaren goititzeko. Aurten, 5 alkarte lagüntü dütü, Lokotiko Bidea, Tarijako haurrak Bolivian, Tahitiko haurrak, Benineko alkarte bat eta Algarrekin Bizi. Bestalde, lehen sokorrien ikastaldiak aitzina jarraikitzen dü Kürütxe Gorriak, arrakastaz beterik.

Entzün Gaxuja Pontaut Mauleko Kürütxe Gorriko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Olorue eta Mauleko Ospitaleak züzendaritza batü baten osatzeko ürratsetan dira. Bada 6 hilabete, Mauleko Ospitalea züzendaririk gabe dela eta ezin atzamanez beita, elkibide hori proposatü dü "Akitaniako Osagarri Agentziak". Mauleko Ospitaleko administrazio kontseilüak eta Mixel Etxebest bere lehendakariak, behartürik, honartzeko deliberoa hartü düe eta laster Olorueko Ospitaleko züzendaritza Maulekoa hartü behar lüke. Olorueko züzendariaren pekoa date Maulekoa eta bere lagüntzale batek joanaraziko dütü Mauleko Ospitaleko aferak. Bi ospitalen arteko konbenio bat izenpetzekoa da.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko Ospitaleko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)