Aste Urdina hasi da astelehenean Xiberoan. Xenda alkarteak hitzordü andana bat proposatzen deikü azaroa 21a artino, adinetakoen arrenküren aipatzeko eta gizaldien arteko harremanen builtarazteko. Asteazken hontan arrestiriko 14.30etan, Mauleko zerbütxü güneko Ahüzki gelan, trikotatze eta kroxetaren tekniketaz arrestialdi berezia iraganen da, oroer zabalik eta dohainik, helbürüa delarik jakitatearen iganaraztea belaunaldien artean. Gaüan aldiz 20.30etan Irati salan, oraiko familietan, adinetakoen leküaz eta ekarpenaz mintzatüko dü, Marie Josée Sibille psikologoak. Kari hortara, "Grands Parrains" alkartearen presentazionea eginen da. Azaroaren 14ean arrestiko 16etan Maule Baithan, "Cohabiter à mon âge" Rémi Bateau-ren dokümentala hedatürik date. Azaroaren 21ean Atarratzeko San Antoni etxean, atelier bat proposatzen dü Xenda-k, erorikoen saihesteko nola egin ikasten ahalko da.
Stéphanie Cadudal Xendako animatzailea :
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 1929