Leader Euskal Mendia 2009-2013 egitasmoaren bilana egin da ostiralean Iratin, Mendiko Topaketak egünaldiaren karietara. Bilan oso baikorra egin düe, eta partaide ezbardinek gogoeta eraman düe, ikusteko zer segida emanen düen, nola segitüko düen eta lehentarzünezko erronken finkatzeko.
Jean Pierre Mirande Euskal Mendia batzorde eragilearen lehendakaria :
Xehetarzün güziak, Haboro irakurri klixka.
Leader Euskal Mendia eremüan, Biriatutik, Hazparnerik iragaitez, Santa Grazi artino, 102 herri kondatzen dira. Bi urtez iraun züan gogoeta baten ondotik, 2008 iraikirik izan zen Euskal Mendiaren garapen iraunkorraren xarta eta 2009 abiatü zen Leader Euskal Mendia egitasmoa, Euskal Herriko haütetsien konseilüak bultzatürik. 6 Herri Alkargo, 4 batzorde sindikala, Departamentü eta akitania eskualdeko ordezkariak, eta sozio ekonimoko sailetako aktore andana bat lanean ari izan dira, egiatasmoaren norebideen finkatzeko eta xedeen eramaiteko. 65 xede eramaileen 84 xede gaüzatü dira jadanik, 2 millioi eta 800000 euroko inbestizamentü heinean. Sos lagüntzen ehüneko 42a, bortüko laborantxako xedeen lagüntzeko joan da, ehüneko 8a oihanentako, ehüneko 23a turisma eta ondarrean eta ehüneko 27a mendiaren beste erabilpenarako.