- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2603
Kidegünak egünaldiaren bildüma
Denborak trabatü dü mauleko karriketan iragan beharra züan kide edo alkarte egüna. Ebiaren gatik , azken mementoan ,Mauleko jai alaian egin behar izan da.
Emeki abiatü bada egünaldi, azkenean ,35 bat alkarteek parte hartu due eta 15 bat kirol esberdinen erakutsaldiak egin dira.Arrakasta handia bildü dü ezkalada mürrüak eta ere Tyrolienne delako batek ; haur hanitx ikusi da kirol esberdinen intseatzen.Mauleko herriko etxeak züan helbürüa bete da , alkarteen parte hartzearen aldetik , halerik ere hobeki izaten ahal zen denborak lagüntü balü. Hots, dagün urteko hitzordüa emanik izan da kanpoan egiten ahal datekila esperantxarekin.
Sébastien Challa:


Egündanik aitzina Xiberoko Botzak ere sartzea egiten dü. Iragan urteari konparatüz kanbioak badira. 5 urtez irratian egonik, Artzen Letonak ützi gütü, eta haren partez bi gazte agertzen zaizkü: Iulen Guirresse Mauletarra, eta Ximun Ütürralt erroz Mitikiltarra, orai arte Gure Irratian ari zena. Beñat Larrorik segürtatüko dütü goizak, arresti apalak aldiz Julen Girressek. Goizeko kroniketan berritzeak ere badirate: mikrotrotoirrak aktüalitateaz, Eüskal Herriaz kronika bitxiak, epaitegietako aktüalitatea, eüskararen üngürüko aipaldi bereziak besteak beste. Lagüntzaleek ere ekarriko deiküe beren ekarpen handia. Hala nola Silvie Lasserre Maulketarrak eginen düan müsika emankizün berria, eta kirol sailean, Peio Kihillat, Joimo Arranzet, Xantiana Etxebest, Regis Claverie ala Mathieu Tauzinen langüntza, errügbi eta eskü balu partiden aipatzeko. Iragan urtean bezala herrietako berri emaileen lagüntza ere badükegü. Irratiaren beste helbürü bat internet sarearen bermoldatzea, eta noiztenka, eztabada edo mahain üngürü antolatzea dateke.
Xiberoko Epizeria Soziala zabaltü da astearte hontan, apirilaren 7an, Bihotzeko Ostatüen jarraikiaren hartzeko. Epizeriako berehün bat ekoizpen edireiten ahalko dira, gei beste ekoizpen fresk andana bat. Janari banaketa hamabostetarik behin eginen da, asteartez arrestiriko 14etarik 17etara. Janari züzenaren ükaiteko Asistante Sozialen ganat joan behar da lehenik, dossieraren egiteko eta kalkülatzeko familiaren araberan zonbaten züzena ükanen den. Janaria Europa Batarzünatik, Banque Alimentaire delakoatik eta hebenko ekoizpen egileen ganik hora da, bena oraino enpresek eta partikülarrek eskeintza egiten ahal düe. Janari freskak dohainik baldin badira ere, beste ekoizpenentako gütti gora beherra, prezioaren ehüneko 10a pagatü beharko da hala ere.
Xedeak ez dira eskasak Xiberoko Botza irratian eta dagün urteetako norabideak zahaztürik izan dira berriki egin den biltzar nausian. Paueko Unibersitateko ikasle multxo batek egin züan inkesta batetan oinarritürik, irratiaren leküaz Xiberoa lürraldean ezbaidatürik izan da. Gure komünikabide hontarik entzüleek egükitzen düena argitü dü inkestak. Orohar eremüko berriak eta Eüskal Herriko kantore eta müsikaren entzüteko behatürik da irratia. Entzülegoak egükitzen düenari ihardetsiko düala irratiak baieztatürik izan da biltzarrean. Sare sozialetan baita ere interneten, irratiaren presentzia azkartzeko nakiküntea erakutsirik izan da ere eta baliabide teknikoen hobetzeko, hedagailüak eta estüdioetako tresneriak, inbestizamentü haundia eginen dela jakinarazirik izan da. Behar diren ahal ekonomikoak bermatü beharko direla helbürü horietara heltzeko azpimarratürik izan da eta maite düzüen irratiaren lagüntzeko lehen parada eskeinirik izanen zaizüen, dagün arramaiatzean eginen den "Etxez Etxe" sos biltze kanpainarekin.