Espartinaren 15. Martxa antolatzen züan Kebenko alkarteak, Larrainen arramaiatzaren 14ean, iragan neskenegünean. Ekitaldi hori azken urte horietan, Aragoi eta Nafarroatik, Xiberoala espartingintzan lan egiteko horra ziren emazte gazteen omenez egiten da. Larraine eta Erronkariko harremanak, mendiz, eta artzainen bidez dira betidanik lotü.
Entzün Jean Marc Bengoechea Larraineko aüzapeza eta Kebenko alkarteko kide bat :
Ekitaldian parte hartü düen zonbaiten lekükotarzünak :
Erronkari aldean ez da haboro artzain handirik, hala ere, bi herri horiek beren harremanak berriz lotü nahi lütüküe. Builta bat berriz eman nahiz, 80 bat jente bildü ziren Larraineko herriko etxean. “Ainarek ez düela mügarrik ezagützen" zion Kebenkeko kideak eta "Pireneoek ez dütela mügarik izan behar ere", aldiz Larraineko aüzapezari üdüritzen zaio, bi aldeak eüskaldünak izanki, lotüra etxeki behar dela, eta ürratsak egin ondoko urteetan harreman horien sendotzeko...