XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Xiberoko botzaren sartzea

Egündanik aitzina Xiberoko Botzak ere sartzea egiten dü. Iragan urteari konparatüz kanbioak badira. 5 urtez irratian egonik, Artzen Letonak ützi gütü, eta haren partez bi gazte agertzen zaizkü: Iulen Guirresse Mauletarra, eta Ximun Ütürralt erroz Mitikiltarra, orai arte Gure Irratian ari zena. Beñat Larrorik segürtatüko dütü goizak, arresti apalak aldiz Julen Girressek. Goizeko kroniketan berritzeak ere badirate: mikrotrotoirrak aktüalitateaz,  Eüskal Herriaz kronika bitxiak, epaitegietako aktüalitatea, eüskararen üngürüko aipaldi bereziak besteak beste. Lagüntzaleek ere ekarriko deiküe beren ekarpen handia. Hala nola Silvie Lasserre Maulketarrak eginen düan müsika emankizün berria, eta kirol sailean, Peio Kihillat, Joimo Arranzet, Xantiana Etxebest, Regis Claverie ala Mathieu Tauzinen langüntza, errügbi eta eskü balu partiden aipatzeko. Iragan urtean bezala herrietako berri emaileen lagüntza ere badükegü. Irratiaren beste helbürü bat internet sarearen bermoldatzea, eta noiztenka, eztabada edo mahain üngürü antolatzea dateke.

Allande Errezarret, Xiberoko Botzeko lehendakaria:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan