- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2521
Pitzgarrik bere biltzar nausia eginik
Pitzgarri alkartea ez da ohizko inganiolekü bat. 6 eta 24 urteren arteko gazteen algarganatzea dü helbürü, mündüaz eta beren arrenküretaz mintza ditean. Hori deikü argitü Beñat Etxebest lehendakariak, alkarteko biltzar nausiaren paradan. Fedea ez badüe baztertzen, Pitzgarri ez da baitezpada, eliza ofizialaren ildotik ebilten. Egünko egüneko mündüan kokatürik izatez, gazteen beldür eta arrenküretaz, mündüaren gorabeheretaz, bena bai eta ere gizaldi baten errealitateaz, hala nola, abortü edo preserbatiboaren erabilpenaz, hitzegiten düe, besteak beste. Pitzgarriko gazteak alkartzen dira asteazken eta ostegünetan, eta opor denboretan, egonaldiak ere antolatzen dütü alkarteak. Beñat Etxebest :


Urtoroz bezala, Bil Xokoak sagarrardu gaüaldi bat antolatzen dü neskenegün hontan (2016/11/05) I
Iragan seteme 6a geroz, Atarratzeko posta, xerbutxu gunea da , postako lanaz audela , 5 zerbütxüetaz xehetasunak emanik dira. Caf edo alokazio kutxa, CPAM asürantza kutxa, CARSAT erretreta kutxa, MSA laborarien kutxa eta pole emploi-en zerbütxüetaz xehetasünak atzamaiten ahal dira postan. Baserrietan zerbütxü püblikoak desagertzen direlakoz, estatüak zerbütxü püblikoen etxeak sortzen dütü ,zerbütxü desbardinen biltzeko güne batetan. Atarratzeko kasüan, posta ere mehatsatürik zen eta xerbutxu güneari esker postaren lana ere begiatzen da. Postako langileak formaturik izan dira eta posta bülegoan güne bat antolatürik izan da ordinagailü batekin, jenten errezebitzeko. Beinat Aguerre :
Bular emaitearen mündü mailako astea zen aintzineko astean. Horren kari Donapaleuko ospitalean egün bat antolaturik da azaroaren 3an arrestiko 2ak 30tan. Egün hortan informazioa trükatüko da, hortarako interesatürik diren oro kümit dira, izan ikasteko ala aholkü emaiteko. Xehetarzünak emaiten deizkü departamenduan ama eta haurren zerbütxüan lan egiten düan
Aldüde ibarrako eta Xiberoako errealitateak egite düelakoz, Azia, Herri Alkargoa, Collectif Souletin, eta Odace egitüra euskalde horien bijitatzea badoaz ostegünean hontan (ürriertaren 13an). Hitzordüa, ostegün goizean finkatürik da, 8tan PMUaren aitzinean . Egünaldi hortan parte hartü nahi düenek, ODACerat deitü behar düe :