XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Euskal Xinaurriak alkartea sortü züen lau Eskiulatarrek xede hümanitario berri baten abiatzekotan dira. Oritzen gira düala urte bat, Indonesiako bi herri ttipietan hur edangarri sare baten instalatzeko sos biltze kanpaña bat bürütü züela. 2014eko martxoan 15 egün iragan zütüen han, hur edangarri sarearen instalatzeko. Bilan oso baikorra egin düe iniziatiba horrez eta orai hortan jarraikitzeko nahikuntea düe. Hego Ameriketan nahi lüküe zerbait egin. Ideiak edo pistak txerkatzen dütüe eta zabalik egoiten dira edozoin proposamenari. Orai artinoko ürratsetaz informazio biltzen ahal da Euskal Xinaurriak interneteko günean eta haiekin harremanetan sartzen ahal zidee, alkartean kide berriak ere onki jinak beitira ere.

Guillaume Lephaille alkarteko kidea :

Üsantxa hartü den bezala, Sagardo aiharia eginen da ürrietaren 25ean, neskenegün hontan Urdiñarben. Bil Xokoa alkarteak eta Usurbiltarrek, orai düala 20 bat urte hasi zen bezala, düe gaüaldia antolatzen Seaskako Integrazio Batzordearen alte. Integrazio Batzordeak, ahalmen ürriko haurren eskolatzeko lan egiten dü eta Hezkunde ministeritzak ez beidütü haur horien lagüntzale postü güziak bere gain hartzen, animazio hanitx antolatzen dütü, eskas den sosaren biltzeko. Sagardo aihariako leküen etxekitzeko deit, 05 59 28 17 57 telefono zenbakiala.
Dominika Agergarai Olhasso :

Espartinaren 15. Martxa antolatzen züan Kebenko alkarteak, Larrainen arramaiatzaren 14ean, iragan neskenegünean. Ekitaldi hori azken urte horietan, Aragoi eta Nafarroatik, Xiberoala espartingintzan lan egiteko horra ziren emazte gazteen omenez egiten da. Larraine eta Erronkariko harremanak, mendiz, eta artzainen bidez dira betidanik lotü.
Entzün Jean Marc Bengoechea Larraineko aüzapeza eta Kebenko alkarteko kide bat :

 
Ekitaldian parte hartü düen zonbaiten lekükotarzünak :

Kidegünak ospatüko dira setemeraren 12 eta 13an Mauleko kirolgünean eta Cherbero baratzegünean. Xiberoko alkarte hanitx parte hartüko dü bigerren edizio hontan. Alkarteren xokoak, kirol, kültüra eta alkartarzüna, hiru herrietan banatürik dirate 300m2ko karpa baten pean, Jai Alaiaren kantüan. Animazioneak kanpoko zelaietan, dojo eta jai alaiean eginen dira. Neskenegünarekin igeriskagian eta ere ühaitz bazterrean igaranen dira.
Maritxu Lacarrieu Herri Alkargoako animatzailea :

Euskal Xinaurriak alkartea sortü düen Euskal Herriko lau gazteek asmatzekotan dira. Apirilan Indonesiako Ciptamulya herrian eginen düen bidajea baliatüko düe xede hümanitario baten bürützeko. Java uharteko herri hortan 60 famili, 200 bat jente güti gora behera, irrisaren ekoizpenaz bizi dira. Herri hortako hur sarea arraberritzeko helbürüa düe, franko zaharkitürik beita, eta herritarrek eritarzünen mehatsü pean beitira. Abiatü gabe, materialaren erosteko behar diren 3000 euroen biltzeko, kantaldi bat antolatzen düe Anhauzen martxoaren 14ean ostiralarekin, leküko hainbat kantariekin. Anartean beren xedeaz xehetarzünak ükaiten ahal dir “babeldoor.com” web günean “Ciptamulya” hitza jotzez. Züen ekarpena, ttipia izanik ere, egiten ahalko düzüe hor.
Freddy Biscarry alkarteko kidea :