XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Haurra elkarteak ttipien eta handientako txostagailü merke saltze bat antolatzen dü, Mauleko parropia gelan, azaroaren 7an, hots neskenegünarekin.
Bada urte zonbait arrakasta hanitx düan merke saltze hori egiten düela ; txostagailü, jokü, libürü eta holakoer bizi berri baten emaiteko. Saltzaleek ez dezen egüna « gal », Haurra elkarteko eta beren laguntzaileek dütüe dena eginen.
Saltzeko interesatürik bazide, denak mezperan ützi beharko dütützie goizanko 9ak eta gaüko 7 artean. Ez badira saldürik izan, arra hartzea azaroaren 9an eginen dateke berriz ere mauleko parropia gelan.
Michèle Aizager Haurrak elkarteko presidentarekin elhestatü da Ximun uthurralt :



2015 eta 2016 eko gazten inganioaldiak presentatü dira Mauleko herriko etxean ; horren berri emaiteko plaketa bat aurkeztü izan da.
11 eta 18 urteetako gazteentako, bada 3 urte orai, hilabeteko neskenegün batez, proposatzen dela, surf elkaldi, zühain adarretan kurritze, laserquest , ski eta beste..
Arrakasta handia biltzen düe animazioek eta aurten berriz sasoa abiatzen da, hatik berritarzün batekin, 4 eta 10 urtetako haurrentako ere animazioak proposatürik izanen beitira.
Elkaldiak prezio apal batetan dira , 8 eta 10 euro egünarentako; parte hartzeko izenek eman behar dira Mauleko herriko etxean , 8 egün lehen ,
 tel 05 59 28 18 67
Dominique Lopez:

Pizgarri alkarteak berriz aktibitateak  proposatzen dütü ürrieta hatsarretik goiti !
1985 ean sortü zen alkartea ; eskolatik kanpo ,haur eta gazteer inganioak eta gogoetak proposatzeko kiristi baloreekin ; hala nola , bestearen errespetüa edo ere tolerrentzia .
6 eta 18 urte arteko gazteak errezebitzen dutue eta iragan urtean 160 ziren .
Urrieta 6 etik goiti ,astearte arratxez 5 etarik 7ak arte haurrek parte hartzen ahal düe gogoetetan arrestiri askari baten üngürüan .
Urrieta 7an gazteen egongia zabaltüko da , 11urtetaik 18 urte arteko gazteentako  eta bakantzetan aktibitate esberdinak antolatüko dira .
Izenek eman behar düe pizgarri en 05 59 28 39 14 .

Aintzineko urtean bezala, Xiberoako Herri Alkargoak TAP edo Eskolaz kanpoko aktibitateak antolatüko dütü. Hartakoz 23 eskoletan 750 haurrek aktibitateak jarraikiko dütüe, arrestiri hatsarre edo ürrentzean.
Haatik, aintzineko urtean 60 langile ta animatzaile baldin baziren, aurten gütiago badateke. Egia langileek lan denbora izigarritan gütitürik züela, oren 1 eta 7 orenen artean. Aurten aldiz, beste gisaz antolatü dira: langileek oren heina handiagoa ükeiteko gisan eta eskolen artean koordinaketa haboro eginez.
Orotarat, TAP horientako elkarte, langile eta 30 ATSEM animatzaile ariko dira. Bestalde ATSEM animatzaileentako, herri alkargoak BAFA formakuntza edo ikastaldiak eskaintzen dütü.
Azkenik, jakin animatzaile euskaldünak eskas direla.
Adrien Béguerie, herri alkargoko haütetsia:




Hebentik goiti, Atarratzeko Azia alkartearen animazioa segurtatuko du Elodie Recalde Amikuztarsak, 2 urte hontan lan hori eraman duan Aurélie Solanille-en segida hartzen dü!
Azia alkarteak lan egiten du 30 urtez petik diren gazteentzat, laguntza ekarten deie ,orientazioan, lan txerkatzen edo ere enpresa bisitatzen, besteak beste.
Ondoko hilabeteetako lan sailak dira: Xiberoko ofizioen gidaren urhentzea, 5 gerren clej aren buruala arte eramaitea eta ere segurtatzea alkartearen animazioa gazteer buruz.
Aurélie Solanille-ek, bere bidea jarraikiko du animazioaz formakuntza bat jarraikitzez Bordelen.
Aurélie Solanille eta Elodie Recalde: