XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

"Pour la bolivie" edo Boliviarentako izeneko alkarteak bere biltzar nausia egin dü joan den neskenegünean. Bilan hein bat baikorra eginik izan da.
Halere sos lagüntza bat berantean jin beita, Vila Monte herriko hurraren projeta ez dü ürrentü ahal izan, ordian 2016an ürrentuko. Hur xede hori laborarien lagüntzeko da izan kabale ala adeluentako.
Bestalde, bada 9 urte Tajira herriko zentro batetako haurrak lagüntzen dütüela. Bena hor ere berri txarrak izan dira, herriko kontseilüaren kanbioak ondoramen gaitzak beidütü zentroan. Zentro hori desagertzeko arrisküan da orai.
Beste xede zonbaiten lagüntzeko gogoa beitzüen, joste lanak ikasi nahi züen dozena bat emazteer  josteko 2 bekakina eman dütüe.
Beren lanaren lagüntzeko Xiberoan sos biltzen düe, izan sos lagüntzen bidez, merkatü edo beste animazione antolatüz. Martxoaren 13an garane hüste bat antolatüko düe.
Evelyne Jaragoyhen alkarteko bürüa:



Pitzgarri elkarteak 20 urte ospatüko dütü urtarilaren 30ean, hots neskenegünez, Mauleko Parropiako gelan. Pitzgarri elkartetik igaran direnak oro kümit dira.
Arrestiko 19.30tan hasiko da tzüntzür bustitze eta aihariarekin.
Ondotik gaüko 11etarik aintzina Pitzgarrik alageratüko dü.
Bestalde foto edo argazkiak erakutsiko dütüe, 1995 hasirik eta 2015a arte. Horrezgain ordünko animazaile eta haurren lekükotarzünak badirateke.
Han aihaiteko izenak aitzinetik eman behar dira : 05.59.28.39.14eala, Urtarilaren 25a beno lehen.
Lucie  aguer eta Babeth Elizondo:

Haurren aktibitateak proposatzen dütüan Pitzgarri elkarteak 20 urte beteko dütü aurten !!
Hona zer jakin den, besteak beste, bere iragan asteko biltzar nausian.
Administrazio kontseilüko eta haurren aitetama andana batek beren süstengüa ekarri düe bilküran parte hartzez.
Urte hona izan da audela, 160 kide üken beitütü aurten elkarteak, hots, iragan urteari konparatüz emendatze ejer bat.
Urtean zehar egonaldi, gaüaldi, eztabada edota arrestiak antolatü dütüe animatzaileek lagünzale zonbaitekin.
Bi animazaile dira Pitzgarrin: Lucie Aguer eta Babeth Elizondo.
20 urteentako egünaldi berrezi bat gei düe antolatü bena ideiak balin badütüe, ez da orano finkatürik zer egünetan datekian.
Lucie Aguer eta Babeth Elizondo:

Mürrü apaintzea eginik izan da Atarratzeko San Antoni zahar etxean. Monique Peytral artistaren lagüngoarekin, San Antoniko adinekoek eta Atarratzeko kolegioko 6.eko haurrek düe lan hori eraman.
Apaintzeko gogoa poesia batetik jin zaie, Astobelarrari (chardon) bürüzko poesia bat. Hortik abiatürik, mürrüan bazterrak ageri dira, izan kabale ala belardi; oro kolore biziekin. Monique Peytral tintatzailearen arabera koloreekin txostakatzea terapia mota bat da adinekoentako bena gaztentako ere.
Bada bi urte Monique Peytral San Antoni zahar etxerat horra dela, xede ezberdinentako.
Isabelle Betachet, atarratzeko san antoni  zahar etxeko animatzailea :


Monique Peytral tintatzaile ta lagüntzaileak kondatzen deikü fresque edo mürrü baten tintatzea edo pintratzearen berezitarzüna:


Lehen aldikoz "Défi famille" lehia plantan da Xiberoan, Xibeberoa herri elkargoak antolatürik. Familia bakotx, energia gastatzea eta hondarkin metatze ttipitzea düke helbürüa. Hortakoz ikusiko düe 5 hilabetez, zonbat energia gastatzen eta hondarkin metatzen düen. Eta ondotik konparaketa bat eginen düe  aintzineko urtearekin.
5 eta 10 familien arteko taldeak eginen dira, eta lehia beren artean dateke.
Izen emaitea azaroaren 28a beno lehen egin behar da. Hortako joan www.soule-xiberoa.fr webgüneala. Xehetarzünentako 06.82.25.35.6806.82.25.35.68
Bertrand d’Hulst, Xiberoa herri elkargoan energiaz arduradüna: