XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Jente andana hüllantü daIgaran neskenegün goizan igaran da Collectif Souletin alkarteko biltzar nausia. Jentarte sailean, hainbat aktibitate desbardin dütü proposatzen. 2011an sortürik, 462 familia lagüntü dütüe, 2016an 24 541 kg janari partekatü düelarik. "Epicerie sociale"delakoaz gain plantatzen düe ere sükaltaritza edo kozina ikastaldi bat hababost egün oroz, bai eta baratzekako, josten ikasteko, Bizi-kleta ikasgia edo arigiak. Besta zonbait antolatzen dütüe ere bai eta bakantza denboretako elkaldi elibat ere. Lanpostü denbora erdi bat haboro bada alkartean eta horrek ahala eman dü aurtendanik permanentzia baten zabaltzeko Atarratzen, bi asteetarik behin astelehenez.
Xehetarzünak Jacques Herrera alkartebürüarekin :

Arriskü izanik ere, Kamerunko Lokotiko bidea arrahartü dü Christian De Gaye alkarteko bürüak, üda hontan abiatü dütüen lanen zaintzeko. Bada hamar urte orai alkartea sortü dela, eta jadanik lan hanitx eginik izan dira, bereziki osagarri sailean. Beti bezala, hura eta argindarra edo elektrizitatea izan dira bürütü izan diren lanik handienak, besteak beste eraikirik izan den Artatze Etxean. Han berean ez da beti aida gaüzen nahi bezala joanaraztea. 2018an, alkartearen hamar urteen ospatzeko, dokümental baten egiteko gogoa badüe, zointan ere Maule eta Lokotien arteko egünoroztako biziaren liferentziak agertüko diren. « Les chemins de lokoti » webgünean, alkartearen ezagütza egiten ahal düzüe eta, zerntako ez, lagüntza bat emaiten ere.
Christian de Gaye alkarte bürüa :

Sei urte eta erdiz lan egin ondoan Maule-Lextarreko adinekoen-etxean, Nicole Lougarot andereak, gütün ideki baten bidez, salatzen dü güne hortan den arta eskaza, eta hori agitzen dela ez delakoz aski langilerik. Bere arrenküraren berri eman deie, adinekoen-etxeko arduradünez, ARS edo Akitaniako Osagarri Agentziari eta Maule-Lextarreko aüzapezari. Arrapostürik ez dü üken, bena ARSak ikuskatze bat egin dü iragan üdan. Nicole Lougarotek dioenez, langileak beti lasterkan ari dira, ez düe aski denbora jenteen behar bezala artatzeko eta familia zonbait ez direla kuntent. Michel Etxebest, Maule-Lextarreko aüzapeza ospitaleko zaintza batzordean da eta ez da ados salatürik denarekin, honartzen balin badü ere gorabeherak badirela. Honen arabera, ahalak oro eginik dira antolakaren hobetzeko. Ospitaleko züzendariaren ardüra da adinekoen-etxearen antolatze hori. Oloruekoa eta Maule-Lextarrekoa joanarazten dütü. Oranokoan ez da afera hortaz mintzatu nahi izan.
Nicole Lougarot :

Jakes Jaragoyen Bolibian laneanBost eüskaldün ziren "Pour la bolivie" alkarteko kide, Boliviarat joanik igaran üdan, beren lagüntzaren ekartera. Alkartea düala 9 urte sortü da, Tarija aldeko haurren lagüntzeko. Emeki-emeki beren lagüntza zabaltü düe eta orai hanko laborarien lagüntzeko xede bat abiatürik düe, düala bi urte. Huraren biltzeko betuzko ontzi handi elibat muntatü dütüe, laborariek üken dezen hur beren laborantxaren joanarazteko. Urtearen lüzaran, animazione franko antolatzen dütüe, beren hanko xedeen diharüztatzearen süstengatzeko. Ondoko hitzordüa Mauleko Jai Alaian antolatzen düen graner hüste bat dateke, dagün martxoaren 26an. Beren webgünearen bidez ere züen lagüntza ekarten ahal düzüe, harremanetan sartzez alkarteko kideekin. Evelyne Jaragoyhen alkartebürüa :

Sü ehaileek beren agiantzak egin dütüe iragan neskenegünean Santa Barba egünarekila. 2016.a urtea beste urteak bezalakoa izan da heltüra egiteen aldetik :  465 elkitzereki, 38 botüra estorbü, 62 süte, 5 teknologia arriskü eta 343 ürgaitzte berezi izan dira, eta horien ororentako 1040 oren igaran dütüe. Orotara 36 süehailek, 4 aztazalek eta 2 bedezik erauntsi düe lanean. Heltüra edo sokorri egile horien adin heina 37 urte eta erdietara apaltü da. Hori berrihona da geroari bürüz. Arrenküren aldetik, haatik, Eüskal Alkargo berriarengatik lotsa dira Angeluko zentroari lotürik izateaz, berentako Olorue aise hüllanago delarik. 
Entzün Jesus Oliva kapitaina :


Entzün Jean Pierre Mirande SDISeko presidenta :