XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Lan hanitx eginik, bena orano lan hanitx geroko

Jadanik 10 urte Xiberoko familia beharrünantak lagüntzen dütüala Collectif Souletin alkarteak . > Neskenegün hontan ospatü dü bere urtebürüa eta horrentako Lescarreko Emmauseko bürüa jinarazi dü antolatü düan bizigüneaz mintzarazteko. Orotara 50 bat jente jin da mintzaldiala, bazkari eta kantaldi batekin jarraiki düelarik. Orai artino egin lanaz botzik balin badira ere, alkarteko kideek esperantxa düe egün batez ez dela laboro hen beharrik izanen Xiberoan. > Jacques Herrera alkartebürüarekin egüna eta urte horien aipamen bat egin dügü:

Bakantza arraheinak ‘Bonzai' alkartearekin

Bakantzak hüllantzen ari dira eta xiberotar gazteentako eskentze franko bada. Horien artean, Bonzai izeneko alkarteak düala 3 urte sortü dena üdaleküak proposatzen dütü 8 eta 17 urte artekorentako. Beren filosofian, alkartarzünezko egonaldiak antolatzen dira, zoinetan ere gazteak diren beren egütegiaren egileak. Manera horrez partehartze haboro galdeginik zaie eta beren bürüaren ardüra hartü behar düe. Maddi Bidalun :

Urdinarbeko Bil Xokoa alkarteak eta Usurbileko lagünek 1.500 euroko sos lagüngoa eman deioie Integrazio Batzordeari. Oraikoz, 25 urte badü harremanak badirela Gipuzkoako Usurbilekin eta egiten diren gaüaldien emaitza alkarte bati eskentzen düe. Sos-lagüngoa hori üken düan Integrazio Batzordeari esker 80 bat haur herbal eskolatzen dira ikastoletan. Aurten 100 000 euro bildü behar dütü Integrazio Batzordeak, xedea düalarik kolejioetan lanaren jarraikitzea.
Arño Lexardoi :


Jean Jacques Etxeberri LLargo :

Lontxo Zubiria :
Familia gabeko haurrak ere bai hartüko dütüe Lixozen!

Lixozen, nekeziak dütüen haurrak errezebitzen dütüe Le cheval bleu izeneko alkartean . Sail berri bat zabaltü düe, Ekhi, izena düana. Beren familietarik elki diren, 6 eta 13 urte arteko haurrer batzarria eginen düe. 12 lekü zabaltü da laborari etxe ohi hortan Departamentuko Kuntseiluaren süstengüarekin ; xede pedagojiko berezi bat muntatü düe eta zaldiekin lan bat eramanen da haur horiekin. Zenbaki zonbaiten emaiteko, Departamentüan, 2016 an , lanjerian zirela 1800 haur seinalatürik izan ziren eta horietarik 1600 elkirik izan ziren eta beste familietarat igorrik. Amaia Néhaus alkartebürüa :

Xiberotar beharrünanteri lagüntza emaitez, badü zer egin Kürütxe Gorriak. Behar desbardinak kontütan hartürik, Kürütxe Gorriaren egitekoak hanixko dira: heltüra edo sokorri egiten ikasgiak, odol biltzeen antolatzeak, eskoletako lanentako, edo ere paperen betatzen lagüntzeko. Arropa eta müble emaite edo botüren oliorren berritzearen pakatzeak ere egiten dütü. Urtez-urte, behar horik goratzez doaz Xiberoan. Günean-güneko langüntzen segürtatzeaz gain, Bolibia, Ginea, eta Kameruneko egitasmü zonbait ere lagüntzen dütü. Orotara, 48 bolondresek düe alkartea joanarazten, gehienak emazte direlarik. Biltzar nausian berean, 31 kidetarik, 27 emazte ziren. Emaztea gizona beno esküzabalogokoa da?
Gaxuxa Ponteau eta Maite Etxeverria :