XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Ahalen besta aste ondar osoan Maulen ospatürik!

Üngüramena zaintzeko egiten ahal diren güziak aipatzeko, aste ondar berezia iraganen da Maulen, Ahalen besta izena düan jeiarekin. ‘Bizi' mugimentüak eta honenbeste alkartek 3 egünez hitzordü desbardinak emaiten deizküe. Aste ondarraren helbürüa da, gaüzen kanbiatzeko gogoaren piztea, mintzaldi, erakuska eta obragien bidez. Lehen hitzordüa: ostirale arratsean, zine eztabadarekin, Mauleko Zerbütxügünean, "ebiltarzün iraunkorra heben gainti" aipageiareekila. Neskenegünean, besta egüna date arrestiriko 4etarik goiti, Mauleko Gaztelü zaharrean, antzerki eta kontzertüarekin. Igantean, bisita eta animazione Maule gainean: goizanko 10etarik goiti: mintzaldi, erakuska, lantare trükatze, bizikleta ützüli eta arrestiritan bisitak: etxe bioklimatikoa, lastozko etxea eta permakültürako baratze bat. Allande Errezaret ‘Bizi'-ko kidea :

Bakantza engajatüak Xiberoan egin düe beren bigerren edizioa !!

Xedea da departamentüan egoiten diren nazioarteko errefüsiatüen eta leküko herritarren jüntatzera. 100 bat dira Xiberoalat jin aktibitate andana baten egiteko algarrekin. Partekatze memento goxoak iragan dütüe besteak beste kirol, bortü edo orano bestako Xiberoko giroan. Atzo ürrentü da egonaldia , Maheer parte harzaleak,Maite Pitrau eta Maite Irigoyen antolazaleek erraiten deiküe nola bizitü dütüen egünaldi horik:



Pitzgarrik bakantzak prestatzen lagüntü dütü gazteak

Pitzgarri alkarteak hiru bidaje antolatzen dütü 6 eta 15 urteren arteko haurrentako. Edo, hobeki erran, haur eta gazteak beren bidajearen antolatzen lagüntü dütü. Hori beita Pitzgarriren helbürüa, haur eta gazteer ardürak emaitea, ohart ditean bizitzaren kostüaz, behar diren antolatzetaz, lanaz eta beste. Hala, 13 eta 14 urtetakoak Korsikara joanen dira üztailaren 8tik 14alat. Aldiz, 6 eta 10 urteren artekoak Betharramera joanen dira, üztailaren 19tik 21eala. Eta 11/12 urtetakoak Futuroskoparat abiatüko dira agorrilaren 1etik 4ala. Xehetarzünak Pitzgarriko Manon Chapar eta Babeth Elissondorekin:

Emmaus Lescarreko herrixka alternatiboa!

Frantziako Emmaus herri handieneko bürüzagia den Germain Sarhy Xiberoan günüan igaran arramaiatzean. Hortaz baliatu ginen bere egingeiaz eta komünitateaz mintzatzeko. Ondarkintegi bat düe Lescarreko herrian joanarazten. Hola, 300 eta 600 botüraren artean hüsten dütüe egünoroz. Biltzen ahal düena oro biltzen düe eta saltzen prezio apaletan. Horrentako 150 bat pertsona bizi dira leküan berean eta baratze bat, ostatü bat, jangia bat… eraiki düe. Urtoroz ere kültüra hitzordü zonbait (Festibala da horietarik ezagünena) antolatzen düe bai eta honbeste bat mintzaldi ere. Komünitatean edonor sartzen ahal da eta hainbat lan eramaiten dütüe beste alkarteekin, Bizi edo Euskal Herriko Laborantza Ganbara bezalakoak. Herrixkaren hobeki ezagutzeko herriaren bürüa eta sortzalea den Germain Sarhyrekin mintzatu gira :

Günean-güneko Trükatze Antoladüra baten egingeia !

Günean-güneko Trükatze Antoladüra edo Système d’ Échanges Local bat egin nahi da Xiberoan. Igaran neskegünean, hogei bat pertsona bildü da SEL baten egiteko xedearekin. Antoladüra hortan, zerbütxüak eta hontarzünak trükatzeko parada badate.
Webgune batekin, nornahik zerbütxü zerbait edo hontarzün zonbait proposatzen ahal dütü. Eta beste norbait iragarki batetaz interesatürik balin bada, webgünearen bidez harremanetan sar leite
. Zerbütxü edo hontarzünaren trük, ez da sosik emaiten bena Txotxak, edo alegiazko baliokide bat erabilten da. Xehetarzünak Sacha Standen eta Phillipe Baudryrekin :