- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 1661
Bihotzeko Ostatüan izen emaiteen hastea
Restos du Cœur edo Bihotzeko Ostatüan izenak emaiteko epea edo artea hasirik da. Lagüngoa ukeiteko züzena badenez jakiteko, kasü emaiten düe galtazaleek zer sos sartze eta elkitze badüen. Halere arrenkürantek ardüradünengana joan behar düe, kasü bakoitxaren arabera erabakitzen beitüe. Igaran üdan, 73 jente lagüntürik izan dira, eta 16.000 apairü beno haboro partekatü dütüe. Hots, galtazale geroago eta haboro bada, süstut erretretadün eta haur hanitxetako familien partetik. Halere, ardüradüner üdüri zaie erretretadün, berexirik diren gehitü eta ikasle hanitx ez direla ausartzen lagüngoaren galdegitea. Hortarako, ahalkea baztertzeko kanpainak egin gei dütü Bihotzeko Ostatüak. Stephanie Martin-de-Sousa eta Emile Tardan alkarteko ardüradünak :