Ebiarenpean, hiru ehün jente bildü dira neskenegün goizan Olorueko amategiaren süstengüz. ARS, Esküaldeko Osagarri Agentziaren erabakia astearen lüzaran baizik ez bada jakinen, Bretainatik jin den berri batek esperantxa berriz piztü dü. 2008. urtean, Carhaix hiriko amategia zerratzekotan zen. Haatik, Bretainako Administrazione Auzitegiak, berriz zabalaraztera behartü züan Estatüa. Auzitegiaren arrazunamentüa izan zen, haurdün direnak amategitik 30 kilometratan bizi zirela. Olorueko kasüan, hanitx ber gisan direnaz geroz, Bretainako erabakian bermatü nahi dira, Estatüaren behartzeko. Carhaixeko amategiaren kasüak, züzenarau edo jürisprüdentzia egin beiliroke… Olorueko amategiaren kasüaz mintzatzeko, Osagarri ministeritzarekin ürrietaren 11an hitzordü bat bada finkatürik, Parisen. Ttittika Recalt Olorüen günüan :
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 1792