XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Aldüde ibarrako eta Xiberoako errealitateak egite düelakoz, Azia, Herri Alkargoa, Collectif Souletin, eta Odace egitüra euskalde horien bijitatzea badoaz ostegünean hontan (ürriertaren 13an). Hitzordüa, ostegün goizean finkatürik da, 8tan PMUaren aitzinean . Egünaldi hortan parte hartü nahi düenek, ODACerat deitü behar düe :
05 59 28 12 49.
Frantxina Laborde ODACE-ko langilea :

Dagün ürrietaren 4etik harat, Pitzgarri alkarteak bere aktibitateak arrahasiko dütü. Sei eta hamar urte arteko haurrentako, ACE klüba ürrietaren 4ean asteartearekin arrestiriko 5etarik harat zabaltüko da. Izenak emaiten ahal dira sinpleki egoitzara hüilantzez, edo telefonoz 05 59 28 39 14 zenbakiala deitzez. Manon eta Babeth Pitzgarriko langileak :

Azia Xiberoa biziarazi nahi düan alkartea-k bere gaüaldi eztabadak arrabiatzen dütü !!
Ostirale gaüan Prefosta alkartearen partaidetzarekin Atarratzeko trinket ohian  Xiberoaren bizitzearen egün’oroztako arrenkürak edo indarrak aipatü nahi dira.
Herri alkargoa eta lürraldeari lotürik diren , Azia , Odace eta Collectif souletin alkarteen lan taldearen inkesta baten bidez abiatüko dira Xiberoan problematiken aipatzeko.
Aldude ibarreko gazte zonbait hor dirate ere, ber problematikak edireiten ahal beidira han eta hala gija trükaketa bat egiteko parada date bi gazterien artean.
8ak eta erditan düzüe hitz ordüa Atarratzeko Prefostan(edo trinket ohian),  euskal irratietan eztabadan arrabizitzeko parada badateke ondotik..
Herri alkargoako Jean Peille Iriart:

Ostiralean « Xiberoan untsa bizitzeaz » eztabada gaüaldi bat antolatürik izan da Atharratzeko Prefosta elkartean.
Eztabada Xiberoa herri elkargoak, Azia, Odace eta Collectif souletin alkarteek abiatürik zen.
 Gaüaldiak arrakasta üken dü 50bat jente hüllantü zaüe.
Urtez urte Xiberoko bizizalegoa apürtzen da, nola egin jentea heben egoiteko edo kanpokoer hunarat jiteko gogoaren emaiteko?
Alkarte eta kirol taldeetarik kanpo, kürütxagüneak eskaz zirela azpimarratü da behin beno haborotan.
Bestalde Azia eta Herri elkargoak ere Xiberoan ontsa bizitzeaz gogozkatzen jarraikiko düe.

Jean Peille Iriart Alozeko auzapeza eta Herri alkargoako haütetsi:


Joana Hoquy Azia eta Prefosta alkarteen kide:

Michel Ocafrain Bankako mera:

Osagarri mentalaren astea izanez ,Maulen goizaldi berezi bat eginen da  neskenegünean ; helbürüa, eri direnak eta besteak kürütxa ditian kirol baten eginez.
 Gem Etxegoxoki izeneko etxea 2007 tik Maulen bada  antena bat ,non ere errezebitzen diren, depresio, skizofrenia edo beste eritarzün honkirik diren jendeak , Paueko psikiatria zentroaren jarraikiarekin.
Güne hortan, aktibitateak proposatzen dira  eta holaz da neskenegüneko goizaldia antolatü.
Neskenegünean hitzordüa Maulen, egitarauaz xehetarzünak Xiberoa herri alkargoako web günean.

Frederic Etcheverry gem Etxegoxoki animazalea: