Bost eüskaldün ziren "Pour la bolivie" alkarteko kide, Boliviarat joanik igaran üdan, beren lagüntzaren ekartera. Alkartea düala 9 urte sortü da, Tarija aldeko haurren lagüntzeko. Emeki-emeki beren lagüntza zabaltü düe eta orai hanko laborarien lagüntzeko xede bat abiatürik düe, düala bi urte. Huraren biltzeko betuzko ontzi handi elibat muntatü dütüe, laborariek üken dezen hur beren laborantxaren joanarazteko. Urtearen lüzaran, animazione franko antolatzen dütüe, beren hanko xedeen diharüztatzearen süstengatzeko. Ondoko hitzordüa Mauleko Jai Alaian antolatzen düen graner hüste bat dateke, dagün martxoaren 26an. Beren webgünearen bidez ere züen lagüntza ekarten ahal düzüe, harremanetan sartzez alkarteko kideekin. Evelyne Jaragoyhen alkartebürüa :
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 1708