Sei urte eta erdiz lan egin ondoan Maule-Lextarreko adinekoen-etxean, Nicole Lougarot andereak, gütün ideki baten bidez, salatzen dü güne hortan den arta eskaza, eta hori agitzen dela ez delakoz aski langilerik. Bere arrenküraren berri eman deie, adinekoen-etxeko arduradünez, ARS edo Akitaniako Osagarri Agentziari eta Maule-Lextarreko aüzapezari. Arrapostürik ez dü üken, bena ARSak ikuskatze bat egin dü iragan üdan. Nicole Lougarotek dioenez, langileak beti lasterkan ari dira, ez düe aski denbora jenteen behar bezala artatzeko eta familia zonbait ez direla kuntent. Michel Etxebest, Maule-Lextarreko aüzapeza ospitaleko zaintza batzordean da eta ez da ados salatürik denarekin, honartzen balin badü ere gorabeherak badirela. Honen arabera, ahalak oro eginik dira antolakaren hobetzeko. Ospitaleko züzendariaren ardüra da adinekoen-etxearen antolatze hori. Oloruekoa eta Maule-Lextarrekoa joanarazten dütü. Oranokoan ez da afera hortaz mintzatu nahi izan.
Nicole Lougarot :
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 1872