- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2429
Kürütxe gorrian aktibiateak eta lagüntzaleak emendatzen dira 2016ko
Biltzar nausi baikor bat egin dü Xiberoko kürütxe gorrien alkarteak.
Aintzineko urtean 30 lagüntzale balin baziren aurten 41etarat igan dira. Aijago ariko dira proposatzen dütüen aktibitate, formakuntza edo lagüngoaren plantan ezarteko.
Sosen aldetik ere, nahiz eta sos lagüngoak apürtü diren, lehen bezain beste eman düe beharretan direner.
Azkenik dagün urteko berritarzün zonbait badütüe. Erakasleen taldeak ikasleen lagüntzen jarraikiko dü eta azterketak prestatzen lagüntzeko talde bat gehitüko da, izan eskolako azterketa edo lan edireiteko.
Bestalde jarraitzen düe müble, jauntsi edo beste gaüza saltzen beren egoitzan, hots Mauleko ospitale kantüan.
Xehetarzünak Catherine Hameles-Madranges eta Chantal Gillettekilan :


Collectif souletin izeneko alkarteak xiberotarrentako bere zozial lana jarraikitzen dü.
Olorueko ospitalean, reanimazionea eta amategia zabalik etxekitzeko biltzarre bat egin da, langile, leküko hautetsi, bedezi eta herritarrekin.
Düala 100 urte sortü den Atarratzeko ospitalea edo ontsa erraiteko Sain antoni etxearen azken partea berritürik izanen da.