"Pour la bolivie" edo Boliviarentako izeneko alkarteak bere biltzar nausia egin dü joan den neskenegünean. Bilan hein bat baikorra eginik izan da.
Halere sos lagüntza bat berantean jin beita, Vila Monte herriko hurraren projeta ez dü ürrentü ahal izan, ordian 2016an ürrentuko. Hur xede hori laborarien lagüntzeko da izan kabale ala adeluentako.
Bestalde, bada 9 urte Tajira herriko zentro batetako haurrak lagüntzen dütüela. Bena hor ere berri txarrak izan dira, herriko kontseilüaren kanbioak ondoramen gaitzak beidütü zentroan. Zentro hori desagertzeko arrisküan da orai.
Beste xede zonbaiten lagüntzeko gogoa beitzüen, joste lanak ikasi nahi züen dozena bat emazteer josteko 2 bekakina eman dütüe.
Beren lanaren lagüntzeko Xiberoan sos biltzen düe, izan sos lagüntzen bidez, merkatü edo beste animazione antolatüz. Martxoaren 13an garane hüste bat antolatüko düe.
Evelyne Jaragoyhen alkarteko bürüa:
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 1901