Olorueko ospitalean, reanimazionea eta amategia zabalik etxekitzeko biltzarre bat egin da, langile, leküko hautetsi, bedezi eta herritarrekin.
130 bat jenteen parte hartzeak erakutsi dü arrenküra gaitza zela kartielarentako ospitale hortako zerbütxüen zerratzea; ez dira bilküra hortan denak ber abiseko agertü, ospitaleko bedezien ordezkariak, argiki erran düe amategiak eta reanimazioneak ez züela holako baldintzetan jarraikitzen ahal. Bedezi eskaza da eta ihure ez da nahi jin Oloruerat , audela, azken urtean 14 bedezi joan dira ospitale hortarik.
Halerik ere, langile, haütetsi eta herritarrek ahalak oro egin nahi dütüe ospitalearen salbatzeko, Akitaniako osagarri ajentzia eta ministerioarekin biltzarre bat egin beharra düe lehen beno lehen.
Biltzarre hortan entzün da ere amategia eta reanimazionea larrazkenean Pauerat eramanen zirela, oranokoan ez da baieztatü ofizialki.
Michèle Etchebarne langileen ordezkaria:
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 1818