XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Üdako inganioak eta egonaldiak proposatzen dütü Pitzgarri alkarteak haur ta gazteentako. Lehen egonaldia, 6 eta 10 urte arte diren haurrentako izanen da Sühüsküinen üztailaren 16tik-18ala. Bigerrena aldiz, 13-15 urte arte diren gazteentako eta agorrilaren 9tik-14la iraganen da Landesetan, Fest'Afrik festibala deskubritüko düe. Izenen emaiteko edo xehetarzünen ükeiteko 05.59.28.39.14.

Entzün Maite Hirigoyhen Pitzgarriko animazalea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Xiberoko Lagüntzaleen Sarea" süstengü eskazez desagert leite 2014an. Sarea 2007an sortü da adinetakoen bakartarzünaren hausteko. Hamar bat lagüntzaleek adinetakoak bijitak egiten dütüe astean behin pürü, haiekin mintzatzeko edo edozoin beste aktibitate eramaiteko. Iragan asteko alkartearen biltzar nausian, Xiberoko Herriko-Etxeen partetik lagüntza güti ekarririk beita, alkartearen desegitea apaitürik izan da. Alain Ordüna alkarteko kideak erran deikünaz "esperantxa dü haütetsiak ohartüko direla Sareak eramaiten düan lanaren beharraz eta konzientzia hartüko düela. Sos güti emanik ere, adinetakoer eskentzen den zerbütxü hau, orano etxekitzea beharrezkoa dela Xiberoan."

Entzün Alain Orduna "Xiberoko Lagüntzaleen Sarekoa" : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Eskentzen ahal düan beno galto haboro badü Xiberoan « Etxeetan Adinetakoak Artatzen den Zerbütxüa» edo «Soins à Domicile» alkarteak. 80 bat jente eskaz da egün zerbütxü hau baliatzen ahal düen adinekoen heina eta hein hori Akitaniarekin egin hitzarmen baten ondorioa da. Hüilan miliu bat €uroko aitzin kontüa dütü alkarteak eta 80 langilez goiti enplegatzen dütü denbora osoz. Adinekoen etxen egoiteko nahia dela eta, «Soins à Domicile» alkartearen ekarpena handia bada, etxekoen presentzia ere beharrezkoa da. Egünko errealitatea hobetzen ahal dela agertü da billtzar nausian, jakitez etxekoen pausü hartzeko beharrezkoa dela. Xiberoan osagarriaren üngürüko sare zabal bat bada eta denek algar ontsa ezagützen düe. Horien harremantzea da epe ertaineko idei bata, osagarri saileko beste egitüra eta güneak baliatüz.

Entzün Léonie Aguergaray « Etxeetan Adinetakoak Artatzen den Zerbütxütakoa"


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Geroago eta haboro jentek parte hartzen dü, Mauleko Epizeria Sozialak proposatzen dütüan aktibitate ezbardinetan eta bereziki bizikleta zaharren konpontzeko lankian. Etxen dügün bizikleta nola entretenitü ikasten ahal da berezilari baten lagüntzarekin, beste bizikleta zaharren piezak arrabaliatzez. Arramaiatzeko asteazken goizez lankia oroer zabalik date. Bestalde, hitzordü zonbait proposatzen dü Epizeria Sozialak, hala nola arramaitzaren 29an neskenegünarekin. Gotaineko gelaren ondoko baratze püblikoan, kanpoan jate bat antolatüko da, oroer zabalik datekeana. Edozoin xehetarzün edo aktibitateentako, deit dezakezüe 06 51 89 17 47 zenbakiala. 

Entzün  Aurore Lorenzi Epizeria Sozialako animazailea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2012an erran bezala, XENDA alkarte bezala desagertzera doa. Hor diren bi langileak departamentüko langile bilakatüko dira. Xiberoko "CLIC edo Leküko Adinetakoen Informazio eta Koordinazio" günea kudeatüko düe eta Olorueko CLICak osatzen düan eremüa joanaraziko düe. XENDAren lana ezagütürik da Departamentüan, kanbiamen horrekin ber bidetik jarraikitzeko eztabadetan dira Kontseilü Orokorrarekin. CLIC bat bilakatüz XENDAk zütüan konpetentzia zonbait ez ditian gal, koordinazio, hezkuntza eta prebentzio sailaren etxekitzea adostü düe eta "Xiberoko Osagarri" günearen gain ezartea. Artean, 2013an orai arte egin den ber lana jarraikitzen düe.

Entzün De Gaye bedezia XENDA alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)