- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2476
Xiberoko Bihotzeko Ostatüak janari banatzen hasten dira egün.
Janari banatzea hasiko da astelehen hontan Xiberoko Bihotzeko Ostatüak. Epizeria Sozialaren jarraikia hartzen dü orai dagün martxo ondarreala. Bada mentüra aurten ere jente hanitx hüllantüko dela. Iragan urtean Xiberoa osotik 43 famili, 130 bat jente güti gora behera zerbütxatürik izan ziren. Orotara 9000 apaidü banatürik izan ziren 4 hilabetez. Üsatü bezala, janaria Paueko adarratik, Xiberoko saltegi haundietarik eta beste enpresa zonbaitetarik bildüko da. Xiberotarren borontate honari dei eginten düe Bihotzeko Ostatüek negüko sasoin hontako eta oritarazten deikü bilketa haundia beste urtez bezala dagün martxoan eginen düala.
Panpi Lacarrieu Mauleko lagüntzailea :


78 millioi euro bildürik izan dira aurten ere Telethon ekimenaren karietara Frantzian. Iragan urteko beno emaitza ttipiagoa izan bada Frantzian, Xiberoan hein berekoa izan da. Animazio ezbardinetan aldiz parte hartzea eskasa izan da. Antolatzaileek erran deiküenaren araberan, ikerketak aitzinamentü egin dütü eta sendagaiak agertzen ari dira. Orano lagüngoa ekartzen ahal da "3637" telefono zenbakia edo "afm-telethon.fr" interneteko günean.
Abentüaren 6 eta 7an iraganen da aurtengo telethon-a. Urte oroz bezala Xiberoan animazione franko antolatürik izaNen dira. Basabütarrek aldiz ostiral hontan hasten dütüe animazioneak kantaldi batekin. Ligiko gelan iraganen da gaüko 20.30tan Ozenki Donapaleuko taldea, Graxiana Castillon eta Maite Saraillet, Country müsika egiten düan talde bat eta Herriko eskolako haurrekin.
Emazteen minbiziaz prebentzionearen builtarazteko erakusketa bat ikusgei da aste hontan Mauleko ondarearen etxean abentüaren 13a arte. Eraküsketa ibiltari hau departamentüko minbiziaren kontrako ligak dü antolatü. Departamentü osoko 20 bat ama alaba argazkiz hartürik izan dira. Argazki güziek arrosa kolore zerbait düe alkartearen güdüka kolorea beita. Bestalde erranaldi zonbait ere irakurtzen ahal dira minbiziari bürü egiteko. Üda hatsarrean hasi zen erakusketa ibiltari hau. Departamentüko herri desberdinetan ibili ondoren azken herrietarik iragaiten ari da. Erakusketa honekin beste ikuspegi bat eman izan nahi zaio prebentzioneari. Oroitarazteko da bularretako minbiziak zortzi emazteetarik batek izan dezakela. Beraz lehen bai lehen azterketen egitea ezin bestekoa da, 50 eta 74 urte artekoer zuzentürik da, eta audela kitorik da.
Sagardotegi aiharia antolatzen dü Bil Xokoa alkarteak, Usurbilko sükaltarien lagüntzarekin, Seaskako Integrazio Batzordearen alde. 13 urte egiten dü orain Integrazio Batzordea sortü zela, ahalmen ürriko haurrek ere, ikasketak "normaltarzün" osoan egin dezen. Gaur egün, ahalmen ürriko 40 bat haur eskolatzen dira ikastoletan. Haien lagüntzeko, AVS edo hezitzaileen beharra bada bena maleruski hezkunde nazionalaren gain izan behar dena integrazio batzorearen gain baratzen da hein handi batean. Sos beharreri bürü egiteko ekitaldi desberdinak antolatzen dira urte oroz eta eskualde ezbardinetan. Azaroaren 16 hontako Sagardo Aiharia ildo hortan kokatzen da. Leküen etxekitzeko oraino deit dezakezüe 05.59.28.31.17 edo 05.59.28.17.57 telefono zenbakian.