- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 3960
Xiberoko Lagüntzaleen Sarea desagertzeko arrisküan
"Xiberoko Lagüntzaleen Sarea" süstengü eskazez desagert leite 2014an. Sarea 2007an sortü da adinetakoen bakartarzünaren hausteko. Hamar bat lagüntzaleek adinetakoak bijitak egiten dütüe astean behin pürü, haiekin mintzatzeko edo edozoin beste aktibitate eramaiteko. Iragan asteko alkartearen biltzar nausian, Xiberoko Herriko-Etxeen partetik lagüntza güti ekarririk beita, alkartearen desegitea apaitürik izan da. Alain Ordüna alkarteko kideak erran deikünaz "esperantxa dü haütetsiak ohartüko direla Sareak eramaiten düan lanaren beharraz eta konzientzia hartüko düela. Sos güti emanik ere, adinetakoer eskentzen den zerbütxü hau, orano etxekitzea beharrezkoa dela Xiberoan."


Geroago eta haboro jentek parte hartzen dü, Mauleko Epizeria Sozialak proposatzen dütüan aktibitate ezbardinetan eta bereziki
2012an erran bezala, XENDA alkarte bezala desagertzera doa. Hor
Eskentzen ahal düan beno galto haboro badü Xiberoan « Etxeetan Adinetakoak Artatzen den Zerbütxüa» edo «Soins à Domicile» alkarteak. 80 bat jente eskaz da egün zerbütxü hau baliatzen ahal düen adinekoen heina eta hein hori Akitaniarekin egin hitzarmen baten ondorioa da. Hüilan miliu bat €uroko aitzin kontüa dütü alkarteak eta 80 langilez goiti enplegatzen dütü denbora osoz. Adinekoen etxen egoiteko nahia dela eta, «Soins à Domicile» alkartearen ekarpena handia bada, etxekoen presentzia ere beharrezkoa da. Egünko errealitatea hobetzen ahal dela agertü da billtzar nausian, jakitez etxekoen pausü hartzeko beharrezkoa dela. Xiberoan osagarriaren üngürüko sare zabal bat bada eta denek algar ontsa ezagützen düe. Horien harremantzea da epe ertaineko idei bata, osagarri saileko beste egitüra eta güneak baliatüz.
Bedezi bat, farmazient bat, bi eri zain eta laster kine bat, hona zertaz osatürik den Barkoxeko Arta Etxe berria. Xiberoko Herri Alkargoaren ideia da, osagarri mündüko jenteen alkartzea arta günetan, bedezi gazteek baldintza horietan bazik ez beitüe honartzen honarat jitera.