- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 3023
Bikoteaz eztabadaka egün Maulen.
"Bikotearen ideala eta bikote idealaren artean, biziaren errealitatea" eztabadaka proposatzen deiküe, Karkaila Xiberoa eta Collectif Souletin alkarteek, astearte hontan 20.30etan Mauleko zerbütxü güneko Irati salan. Sophie Schumacher andere psikologoak argitarzünak ekarriko dütü. Sartzea dohainik eta oroer zabalik.
Aurore Lorenzi Collectif Souletin alkarteko animatzailea :



Bostajoa, Canteria de la Haut, eta Philia kürrak, baita ere Philippe Urrutibehety kantari lirikoa pianoz lagüntürik, kantan ariko dira ostiralean, setemerearen 27an gaüko 21etan Ospitalepeko elizan, Guatemalako haurren alte.
Kidegünak, Xiberoko alkarteen lehen jeia, alkarteen mündüaren bizitarzüna erakusteko parada izan da. Ostegün eta ostiralean, milako bat ikasle hüilantü da, kültür, kirol eta alkartarzün sailako elkarteen ezagützaren egiteko. Neskenegünean, aktibitate franko izan dira, bai jaï-alaïean baita ere kanpoan eta Ühaitz bazterrean. Lagün Pass kartaren presentatzea egin da. Karta honi esker, alkarteetako kideek, zinema gelan, pizinan edo kirol partida ezbardinetara joaiteko prezio aphaltzea ükaiten ahalko düe. Alkarte mündüak orai bezala segi dezan eta gero eder bat üken dezan indarrak oro eginik dira.
Osagarri sailan, Xiberoa eta Baxe-Nabarre esküz eskü ibiliko dira laster. Zentzü hortan, Xiberoa Herri Alkargoako biltzarrak, Osagarrientzat Leküko Hitzarmenaren izenpetzeko baimena eman dio berriki bere lehendakariari. Hitzarmenak 15 bat lan ardatz finkatüko dütü. Adibidez, barnekaldeko hospitalen arteko koordinazioa lagüntüko dü. Gogoetak alkartürik eramanen dira, bedezi eskasari edo familien lagüntzaileen problematikari besteak beste, arrapostü egokien emaiteko. Prebentzio kanpañak ere alkarrekin eramanen dira. Lan ardatz bakotxeko ardüradünak izentatüz geroz izenpetüko da, Xiberoa eta Baxe-Nabarreren arteko Osagarrientzat Leküko hitzarmena.