XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

ETXEKA bide berri bat adineko jenteentako

Adineko jenteak ez bera egoiteko etxen eta ez saldoan adinetako etxetan izateko, hona zer bide berri zabaltü nahi düan berriki sortü den « ETXEKA » alkarteak. Ideia xinple da, beren ogüz konpontzen dakien adinekoen alkartzea eta algarrekin biziaraztea. Hots, hiru edo lau jenteen artean etxe edo egoitza egoki baten alokaidatzea eta han algarrekin bizitzea. Bost emazte dira xede honen sorzale, bostak medikuntza mündüan ari dira. Beren lanaren bidez , bi gaüzetaz ohartü dira adinekoen errealitateaz, edo bakartarzünean bizi direla edo adinekoen etxean saldo handiegian bizi direla. Alkartearen sorzaleek deioienaz "hiruzpa lauen artean bizitzeak, egün botxagoak ekar lezazke eta dütüen fresak ere ahint lezazke…" Interesatürik düenak deit 06 70 65 34 37  edo internetez mail bat igor Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbideala.

Entzün Cathy De Gaye "ETXEKA" alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan