2012an erran bezala, XENDA alkarte bezala desagertzera doa. Hor diren bi langileak departamentüko langile bilakatüko dira. Xiberoko "CLIC edo Leküko Adinetakoen Informazio eta Koordinazio" günea kudeatüko düe eta Olorueko CLICak osatzen düan eremüa joanaraziko düe. XENDAren lana ezagütürik da Departamentüan, kanbiamen horrekin ber bidetik jarraikitzeko eztabadetan dira Kontseilü Orokorrarekin. CLIC bat bilakatüz XENDAk zütüan konpetentzia zonbait ez ditian gal, koordinazio, hezkuntza eta prebentzio sailaren etxekitzea adostü düe eta "Xiberoko Osagarri" günearen gain ezartea. Artean, 2013an orai arte egin den ber lana jarraikitzen düe.
Entzün De Gaye bedezia XENDA alkarteko bürüa :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2967