- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2476
Pitzgarri elkarteak bere 20 urteentako besta handi bat eginen dü
Pitzgarri elkarteak 20 urte ospatüko dütü urtarilaren 30ean, hots neskenegünez, Mauleko Parropiako gelan. Pitzgarri elkartetik igaran direnak oro kümit dira.
Arrestiko 19.30tan hasiko da tzüntzür bustitze eta aihariarekin.
Ondotik gaüko 11etarik aintzina Pitzgarrik alageratüko dü.
Bestalde foto edo argazkiak erakutsiko dütüe, 1995 hasirik eta 2015a arte. Horrezgain ordünko animazaile eta haurren lekükotarzünak badirateke.
Han aihaiteko izenak aitzinetik eman behar dira : 05.59.28.39.14eala, Urtarilaren 25a beno lehen.
Lucie aguer eta Babeth Elizondo:


Mürrü apaintzea eginik izan da Atarratzeko San Antoni zahar etxean. Monique Peytral artistaren lagüngoarekin, San Antoniko adinekoek eta Atarratzeko kolegioko 6.eko haurrek düe lan hori eraman.
Lehen aldikoz "Défi famille" lehia plantan da Xiberoan, Xibeberoa herri elkargoak antolatürik. Familia bakotx, energia gastatzea eta hondarkin metatze ttipitzea düke helbürüa. Hortakoz ikusiko düe 5 hilabetez, zonbat energia gastatzen eta hondarkin metatzen düen. Eta ondotik konparaketa bat eginen düe aintzineko urtearekin.
Haurra elkarteak ttipien eta handientako txostagailü merke saltze bat antolatzen dü, Mauleko parropia gelan, azaroaren 7an, hots neskenegünarekin.