Düala zortzi urte zabaltü zen Mauleko zibergünea, teknologia berrien ezagützaren zabaltzeko. Geroztik, beharrak kanbiatü dira, jenteek ez düe hatsarrean bezala aholkülari baten lagüntzaren beharrik, bena bai sinpleki interneti lotzeko güne bat. Ondorioz, Xiberoa Herri Alkargoak zibergüneko ordenagailüak barreatüko dütü, libürütegian, Mauleko Herriko Etxean, Zerbütxü günean eta Ondarrearen Etxean. Horrez gain, Wifi edo haririk gabeko internet lotüra eskentüko da zerbütxü güne orotan. Zibergünearen egoitzaz zer egin, gogoetatzen ari dira orai. Eüskarazko libürüen xokoa bilaka litaike. Azkenik, jakin behar da Atarratzeko zibergünea orano zabalik egonen dela urte batez pürü, orai artinoko ber zerbütxüekin.
Entzün Anne-Marie Thornary Xiberoa Herri Alkargoako züzendaria :