"Le panier Souletin" Mauleko epizeria sozialak, aktibitate fisikoa builtatü nahian, bizikleta konpontzeko lankia berri bat zabaltü dü. Lankia hortan, jenteek beren bizikleta zaharrak berritzen ahal dütüe familian, alkarteari eskentürik izan den bizikleta zaharren piezak baliatüz. Alkarteak dei bat zabaltzen dü Xiberotarrer, etxen xoko batean düen bizikleta zaharra eskent dezen. Emaitzak egiten ahal dira Mauleko zerbütxü günean den egoitzan, asteartez egün orotan, asteazkenez 10.30tarik-17tara eta ostegün goizez.
Entzün Aurore Lorenzi "Le panier souletin" alkarteko animazaleak :