XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Barkoxeko Osagarri Etxearen xedea aitzina doa

Barkoxeko Osagarri Etxearen obretaz püntü  bat eginik izan da. Honen kari, altxatürik izanen den bastimentüaz gain, Xiberoko Herri Alkargoak aitzina eramaiten düan bedezi ikasleen ekarrarazteko lana  presentatürik izan da. Mementoan, Maulen eta Xiberoan diren 11 bedezietarik erdia aski fite erretretala joanen dira. Ondorioz, ordezkariak segürtatzeko asmüekin, bedezi ikasketak egiten dütüen ikasleak ikastaldietarat jinarazteko, Herri Alkargoak dohainik apartamentü bat prestatzen deie bi ikasleer, eta Xiberoaren ezagützeko PACK delako bat ere proposatzen zaie. Mementoko, Mauleko 4 bedezi ikastaldi ardüradün dira eta Marmandetik jinik diren bi ikasle hüilantü dira Xiberoala. Prefosta, ideia da ikasle zonbait interesatzea eta geroan Xiberoan lan egiteko. Bestalde, Osagarri Etxeari doakionez, bi erizain, farmazia, bedezi baten egoitza eta kineziterapia gela bat eginen dira bertan. Obrek 2013 urte hatsarreko ürrentü behar lükee.

Entzün Arnaud Villeneuve Herri Alkargoako jenteen zerbütxüko batzordekoa :


Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkarkoako bürüa :

Entzün Christian Roger  Barkoxeko bedezia : 

Entzün François Gougne Mauleko bedezia :

Entzün bedezi ikasketa egiten den ikasle bat : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan