XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

APETAB 64 alkartea, Boliviako Tarijako haurren lagüntzeko sortü den alkartea da eta behin beno haborotan bere ekitaldien berri eman deizüegü irrati hontan. Aldi hontan, beste kümita bat zabaltzen deizüe alkarteko kideek, granere hüste bat antolatürik beita Mauleko Jai-Alaian, apirilaren 10ean egün orotan. Züek ere nahi badüzüe züen saltzeko leküa etxeki, ez düda eta apirilaren 9ala badüzüe horren egiteko, deitzez : 06 78 91 14 83 zonbakialat. Bestalde, jakin ezazüe granere hüstearen bortak goizanko 9 orenetan zabaltüko direla püblikoarentako.

Entzün Madouce Araguas antolazalea :

Olorueko ospitaleak presentatü düan Olorueko Poliklinikaren arrahartze plana honartü dü Paueko Merkataritza auzitegiak. Ondorioz, klinikako 68 lanpostüetarik 53 salbatürik dira eta klinikaren amategia zabalik egoiten da. Poliklinikako langileek düdan ezarten bazüen ere arrahartze plana, egün anpletürik agertzen dira bena erne egonen zirela jakinarazi düe, kanpo baratzen diren 15 langileentako hitzamanik izan den bersailkatzea gaüzatü artino. Olorueko Herriko-Etxeak horren bideratzea hitzeman dü.

Entzün Claude Barraguet Poliklinikako langile bat :

Janari salgia sozial baten xedea izanen da ondoko ürratsa Xiberoko Kürütxe gorriarentako. Arropa saltzeko baliatzen düen ber sistema egari nahi dü, bildütako janaria prezio apal batetan saltzea beharrünanteer. Urtearen kursean eramanik izan diren lan ezberbinak ere aipatürik izan dira biltzar nausian. Hala nola, arropa saltze, kurso partikülar, lehen sokorriak eta horekin batean Xiberoan sortü den besta egünetako sokorri taldea. Alkartarzün lan handi bat eramaiten badü Xiberoko Kürütze Gorriak, ohartarazik izan da Kürütxe Gorriaren lehen lanetan nazio arteko eta nazional mailako gertakari latzetan lagüntza ekartea dela.

Entzün Gaxusa Pontaut Mauleko Kürütxe Gorriko ardüradüna :

3 eta 6 urteen artean düen haur ttipientako, Üdako Inganio Zentro berri bat zabaltüko dü Pettareko Eskolako Püblikoaren Lagünak alkarteak. Haurzaintegietan lekü eskaza delakoz eta etxekoen galtoari ihardesteko intseü gisa 24 lekü eskentüko dira üda hontan Maule-Peko eskola püblikoan. Galtoari arrapostü iraünkor baten emaiteko gogoeta talde bat sortü da Herri Alkargoan. Aldiz, 6 eta 12 urteen artean düen haur eta gazteentako Inganio Zentroa Argia kolegioan date azken urteetan bezala.

Entzün Charles Barcoisbide A.E.L alkarteko bürüa :

Olorueko Poliklinikaren arrahartze plana presentatü dü martxoaren 17 hontan Olorueko ospitaleko züzendariak. 68 langileetarik 53 arrahar liroke ospitaleak eta klinikaren amategia, ebakikako bloka eta ortopediako zerbütxüak zabalik etxek litiro. Poliklinikako langileen artean ikusmolde ezberdinak agertzen dira. Xedearen kanpo baratzen diren 15 langileak zer bilakatüko diren galdegiten düe zonbaitek eta besteek deioie, xedea ederregi dela egia izateko. Dagün asteartean iraganen den Poliklinikako Enpresa Batzordeko jüntan, arrahartze planaren xehetarzün güzien ükeitea esperantxa düe langileek, düda franko baratzen beitira orano. Artean, martxoaren 18ko finkatürik zen manisfestaldiaren etxekitzea deliberatü düe langileek.

Entzün Claude Baraguet Poliklinikako langileen ordezkaria :