XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Osagarri Etxe bat aipagei Xiberoa Herri Alkargoan

Barkoxeko osagarri etxea, enerjia berriztagarriak eta bereziki egür sailaren indartzea eta 3 -12 urteren artekoentako inganio güneak plantan ezartea ! Hona zoin aipagei nausien üngürüan eraman diren eztabadak Herri Alkargoaren bilküran. Atharratzeko "Osagarri Etxe" xedea mementoan bazter ützirik balinbada, Barkoxekoa aitzina doa eta herriak lürra erosi eta eskentü dü euro batentzat Herri Alkargoari. Enerjia berriztagarri sailan, indarrak ezariko dira egür filieraren lagüntzeko, langile bat hartürik izan da estüdio baten egiteko. Bestalde, 3 eta 12 urteren artekoen inganatzea bakantza denboretan ez da aija familientzat, Atharratze eta Mauleko kantonamentüetan diren bi alkarteak lagüntüko dütü Herri Alkargoak, lan horren behar bezala antolatzen. Langile bat hartüko da urtean 8 hilabetez, alkarteen lana süstengatzeko.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan