- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 3873
Mauleko ospitalearen lan xedeak
Osagarri sailan, barnekaldean ospitaleak ala kliniken etxekitzeko, ürratsak emaiten ari dira. Mauleko ospitaleko, lanen abiatzea 2013ko hitzemanik bada, Donapaleüko klinikaren geroa aipagei da azken aste horietan, Osagarri Ministeritza, Donapaleüko klinika eta Baionako ospitaleko ordezkarien arteko bilküra ezberdinetan. Dagün astean bildüko dira beste behin Pauen, klinikaren geroa segürtatü behar lükean xedearen modalitateen zehazteko. Eramaiten diren tratü horietan, amategia baratüko denez barnekaldean ondoko urteetan jokatzen da.
Entzün Mixel Etxebest Ospitaleko lehendakaria :


Haririk gabeko telefoniaren lanjerak aitortzen dütüan delibero bat plazaratü dü, Europako biltzarrak iragan maiatzaren 6an. Deliberoan, « BIOINITIATIVE » egitürak argitaratü düan
Mission Localak, gazteen inzerzione soziala eta profezionalaren lagüntzeko, zerbütxü franko eskentzen dütü. Eskolatik, formakuntzarik gabe elkitzen diren gazteak edo beren bidea ezin atzamanez direner batzarri egiten dü. Bakotxari jarraiki berezia proposatzen dü eta behar diren informazioneak emaiten, orientabideaz, formakuntzaz, enplegüaz, osagarriaz eta egün oroztako bizitzaren ürratsetaz. Permanentziak etxekitzen dütü Maulen zerbütxü günean astelehen eta ostegünez 14etarik-17etara eta ostiralez 9etarik-egüerditara. Atarratzen aldiz hilabeteko 3 gerren ostegünarekin 9etarik-egüerditara.
Alain Benaise Biarnesak asmatü düan hümanitario aterbea, Xiberoan eraikiko dira. % 95ez zürrez eginik den 15 metra karratüzko aterbe hori, lürrikara ala üholdeen ondotik baliatzen ahal da, bena sasulari edo bortüko langileentako ere baliagarri izaten ahal da. Hiru orenez tresna handirik gabe eraikitzen ahal da, 47 kilo pezatzen dü, haizea eta lürrikarari ontsa etxekitzen dü. Modülo bat besteari lotzen ahal da aisa, aterbearen heiñaren handitzeko. Aste hontan, "Mügarik Gabeko Medezien" alkarteko kideak Xarrikotapeala jinen dira Hourcade zurgintegiala aterbearen ikusteko. Xehetarzün habororentako, hona mail helbide hau :

Barkoxeko 5 neskatila gaztek, haur zaintzeko xede bat abiatü düe. Azia alkartearen lagüntza esküratü düe administrazio eta legedien aldeko aholküen biltzeko, ondotik Barkoxeko bi haurzainekin ikastaldia egin düe. Gazte horik ikasle izatez, haien zerbütxüak asteazken, aste ondar eta bakantzen denboran proposatzen dütüe. Harremanetan jarteko Azia alkarteala deitü behar da 05 59 28 67 62 zenbakiala.