XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Apetab 64 alkarteak Tarijako (Bolivia) haurren süstengüz kantaldi bat antolatzen dü neskenegün hontan Sohütako elizan gaüko 9etan. Xiberoko Botzean düala urte pare bat Mathieu Jaragoyhen Berrogaineko gazteak hego Ameriketan egin bidaje bat aipatü zeikün. Herri bat beno haboro zeharkatü zütüan urte batez, horien artean Bolivia. Han, leküko alkarte batetan ari izan zen lanean, karrikan bizi diren haurren eskolatzeko, eta inganioen proposatzeko.
Bidajetik ützüli zelarik, bere familia eta adixkideek Apetab 64 (Association pour les enfants de Tarija en Bolivie) alkartea sortü züen. Tarijako alkarteari sos igorteko, ekitaldi ezberdinak antolatü dütüe orai artino (kantaldi, aihari, olerki libürü bat, zankobalu lehiaketa bat...). Ondokoa, kantaldi bat dateke beraz Sohütako elizan. Ikusgei eta entzüngei dirateke Jean Bordaxar, Robert Larrandabürü, Ttuttu Luro eta Jean-Noël Pinque, Xiberoko Zohardia, Ürsantxak eta Errejentak.
Madouce Araguas alkarteko kidea da, eta erran deikünaz, Apetab 64 alkarteak egiten düan lanaren oihartzünak ükeiten dütüe Tarijatik.
Madouce Araguas entzün :

Mauleko Kürütxe Gorriak üsatü formakuntzak proposatüko dütü berriz ere. PSC1 diploma, hots lehen sokorrietako diploma kausitzea da alde batetik proposatzen düana. Norbait trenpü txartzen delarik, segidan zer egin behar den jakitea da beraz holakoetan ikasten.
Entzün argibideak Kürütxe Gorriko Gaxusa Pontaurenganik :


Hortaz gain, aurten berrikuntza bat ere proposatzen düe. Legeak hala galtatürik, güne pübliko hanitxetan delako "défibrillateur"-ak badira, eta Xiberoan ere, hala nola Mauleko farmazia berrian. Jüstoki, Kürütxe Gorriak tresna horren erabilten ikastea dü proposatzen ikastaldi batetan.
Gaxusa Pontaut :

IKASTALDIEN DATAK :

PSC1 diploma :
Ürrietaren 3an eta 10an (neskenegünak) goizean 9ak eta 12.30 artean eta arrestiriez 1.30 eta 4ak artean

"Défibrillateur" :
Ürrietaren 9an (ostirala) arrestiriko 7etarik gaüko 10etara.

Xehetarzün güziak : 05 59 28 18 36