Paueko Komerzio auzitegiak Olorueko Poliklinikaren geroa erabakiko dü abentüaren 21an. Hamar urte horietan Poliklinikaren kudeazale izan den SMAM mütüelari, CAPA taldeak ez deiolakoz alokaiderik pakatü, Poliklinika auzitara eramanik da. Nekezia hontaz gain, 800.000€ko ziloa ikusirik da 2010ko urtearentako, iraganan zerbait gora behera, berdintsüa ere zelarik. Jean Lassalle depütatüa baikor agertü nahi bada eta Olorueko aüzapezak deio plan bat badüala geroarentako, bürüz diren Enpresa Komiteko kideak ez dira batere segür agertzen geroari so. Üdüriz, gütienez salba ahal leitekeena da, amategia, ospitalearen eskü iragaitez. Olorueko Poliklinikan, 73 langile badira, eta azken bi urteetan, 4 000 bat artatze lan egin dütüe eta 600 haur sortü dira.
Entzün Poliklinikako Enpresa komiteko langile bat :
Entzün Jean Lassalle depütatüa :