2011an txosten baikorra eta aurtenko ikuspegi honak, hona zer elki den Basabürüko Amicale laïque alkartearen biltzar nausian Atharratzen. Haurren inganioetaz ardüratzen den alkarteak bere bi aktibitateen txosten baikorra egin dü, lerragüneetako elkaldiak eta igeriskagiakoak, urte güziz antolatzen dütüanak. Atharratzeko SIVOMak beren lagüntzeko düan kirol animazaleaz, zinez botzik agertü dira. Nahiz eta sos galtze ttipi bat izan den igaran urtean, ez da arrenküra handirik alde hortarik. Aurten, Altzürükü, Idauze-Mendi, Mendikota eta Zalgizeko haurrer ere aktibitateak proposatürik izan zaitze, ondorioz, haur haboro üken dütüe.
Entzün Félix Laxague Basabürüko Amicale Laique alkarteko bürüa :