XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Mauleko ospitaleko arrenkürak eta beregitüratzea

Mauleko ospitaleak, zorretan ürrentü düala 2011an baieztatü deikü Gilles Lamourelle Mauleko ospitaleko züzendariak. Mauleko eskerreko kolektiboak jakinarazi züan, Mauleko ospitaleak 2011an 700000ko ziloa züala. Mixel Etxebest Ospitaleko Administrazio Kontseilüaren lehendakariak bere aldetik baieztatü zeikün berria, ihardokitzerik egin gabe. Gilles Lamourelle züzendariak erran deikü, sos galtzea ez dela aipatürik izan den bezain handi, haatik zenbakirik eman gabe. Galtzearen zehazteko bi arrazu aitzinatü dütü, lehenik, eküratürik izan diren langileen ordezkatze franko izan dira 2011an eta bigerrenik, dotazioneak edo sos lagüntzak ttipitürik izan dira. Egoerari bürü egiteko, Ospitalearen Jarraiki Batzordea barantailaren 20an bildüko da, dena den, arten kalitatea bermatüko dela segürtatü deikü züzendariak eta ospitaleak düan beregitüratze xedea aitzina eramanen dela.

Entzün Gilles Lamourelle Mauleko ospitaleko züzendaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan