Ezagütü düenek gogoan düküe orano 1993an gasbidearen edo "gazoduc" delakoaren kontrako borroka lüzea. Xedea leküko haütetsiekin egin zela oritarazi deigü Jean-Dominique Iriartek Gaspars taldeko kide izan zenak, eta hitzemanik izan ziren 600 lanpostüak (gasbideak ekarri behar zütüanak) sekülan ez direla ikusi. Aste hontan jakin da europar batzordeak sosez lagüntü gei dütüan 31 gasbideen artean Larrainetik iragaiten denaren handitzea aipatzen dela.
Oraikoz, Xiberoa zeharkatzen düan gasbidea zentzü bakarrean doa. 2013an gaüzatü nahi den xede berrian, gasa bi zentzüetan kurriaraztea aipatzen da. Horrek erran nahi dü karreatürik datekean gas kopürüa ere handitüko litzatekeala : oraikoz 3 miliar metra kübiko dira, eta xede berriarekin 11 miliar metra kübiko lirateke.
Azkenik, erran dezagün nihor ere ez dela xede hontaz jakinean, ez Larraineko aüzapeza (Sébastien Üthürriage) ez ete herri alkargoako lehendakaria (Dominique Bosq).
Entzün xehetarzünak Lole eta Jean-Dominique Iriartekin :
Entzün Jokin Zaldunbidek Jean-Dominique Iriarti egin alkarrizketa :
Informazio haboroentako klika heben peko lotüretan :
Le Journal du Pays Basque / Eüskal Herriko Kazeta
La Clau