Indar berritürik, Ikus rock taldea tauladaren gainean berriz agertüko zaikü neskenegün hontan.
Bi milagerren urtean sortü zen Peio Cachenaut Muskildiar kantariaren taldea, bi diska plazaratü zütüan, eta 2007az geroztik hamar urteko lohesna lüze batean egon zen. Eta hona bedatse hontan, hartzaren gisan, Ikus taldea berpizten zaikü.
Hatsarreko bi kide baizik ez dira gelditzen taldean, Peio Cachenaut kantaria eta Periko Parreau basu joilea.
Taldean, Eñaut Kostera, Jeremy Anocibar eta Camille Milhac müsikalari gazteak sartü dira, beren gaztetarzünaren indarra ekartzez.
Lehen garaiko kantoretaz eta beste kantore berriez osatürik errepertorioa moldatü düe eta lehen aldikoz püblikoaren aitzinean presentatüko düe, Ikus taldearen formula berria, Mauleko Zinka ostatüan, neskenegün gaüan, hamar orenetarik harat.
Taldea alkarriketatü dügü :
- Berriak
- Agerraldiak: 2549