Izan etxe zahar edo berrietan ere, isolatze mentsagatik energia franko galdürik da. Hartako Frantziak etxen berritze termikoaz plan bat eramaiten dü.
Orai arte estadoak « crédit d’impôts » izeneko lagüngoa proposatzen züan hilabete-sari apalak zütüen jabeentako. Urtarila 11az geroz, « Ma prime renov' » lagüngoak ordezkatzen dü. Hau hilabete sari goragoak dütüener ere zabalik da.
Beste lagüngoarik ere bada etxeek energia gütigo gasta dezen : CEE (Certificat d’ Economie d’ Energie) edo « Habiter Mieux Sérénité » lagüngoak bezala.
Ikusteko zoin lagüngoari dreta badügün interneten www.FAIRE.gouv.fr- ikusten ahal da edo Baionako SOLIHA agentzialat deitzez (Maulen ere permanentziak egiten dütüe).
Ametxeko bülego termikokoMaider Larrory-k lagüngoak orro esplikatzen teizkü: