"Le voyageur" telesaila Santa Graziko hurtegilat kümitatü da !
France 3 igaraiten den telesailaren gertaldi bat edo "episode" bat Eüskal herrian izanen da.
“Le voyageur” Yann Kandinsky deitzen den hedexuri bat da. Inkestak eramaiten dütü Frantzia osoa zeharkatüz bere kamioneta eta txakürrarekilan. Aldi hontan bere bidajeak Euskal herriarat eramaiten dü Claudia Etchar hedexuri kapitaina lagüntzeko.
Inkestaren finala Santa Graziko hurtegian ürrentzen da.
Gertaldi hori telebistan noiz igaranen den ez dakigü orano.