Hori oritarazten dü departamentüko kontseilüak « Ma rando 64 » programarekilan. Azken urteetan üsü entzün da arrenküra bazela batez ere jente zonbait ez beitziren material egokiarekilan joaiten eta artaldeer ez beitzüen kasü emaiten.
Honi aurre egiteko bortüko gida profesionaler dei egin dü departamentüak. Üdotan ebiltarien gana hüilantzen dira Ipar eüskal herrietako bortüetan aholkü emaiteko, izan Iratin ala Larrun-en.
Emaiten diren aholküetan : txakürrak estekirik atxik, oski honak jar, araua ontsa so egin partitü gabe, kirol mailaren araberako xendak har. Ohitarazirik da bakotxaren gain dela bortüan kasü emaitea eta gure bazterrak, lan tresna gisa baliatzen direnak, errespetatzea.
Iratirat hüilantu gira programan parte hartzen düan Pipas-en ikustera :