EBL Mauleko enpresa, berrikuntza eta ikerketa sailan egiten düan indarrentako, sari bat erabazi dü. "Galtza berde" odi berezia da, plastika eta poliester ekeiaz eginik, hur zikinen sanoamentüan baliatürik da. EBL, indüstriako beste enpresa hanitx beazla, memento txarra igaraiten ari da. Epe llabürreko helbürüa dü bere 18 langileen etxekitzea. Hartarako, kanpoan erosten züan ekoizpen bat, berak ekoiztüko dü 2013an. Kontratü honak izenpetü dütü jadanik eta ikertzea jarraikitzen dü, merkatüaren behar berrier ihardesteko gisan.
Entzün Xabi Thicoipe EBLko langilea :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)