Xiberoko komerzant eta ofizialeen batarzüna sortü berri da eta bere lehen biltzar nausia iragan berri da. Maulekoa desagertü da, eta Atarratzekoarekin bat egin dü.
Jean Bernard Perez alkarteko bürü ohia :
Biltzarrean, urtean kurtsean egin ziren animazione kanpaña berezietaz bilan hona egin zen. "Pays basque au Cœur" Baxenafarroako komerzant-en batarzünekin sortü zen web güneaz eta egitasmoaz ere botzik agertü ziren eta bere garapenean esperantxa haundia ezarten düe. Jean Bernard Perez-ek, 15 urtez alkarteko bürüa egon zena kargüa ützi dü, idazkaria eta diarüzainarekin batean. Laster administrazio konseilüa bildüko da, bülego berri baten izentatzeko.