XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Odace alkarteak Xiberoko ekonomia süstatzen jarraikiko dü.

Odace alkarteko animatzaile den Jean Pierre Hitta erretreta hartüko dü arramaiatz ondar hontan. Urte andana batez, ofiziale, komersant eta enpresa sortzaileekin eraman züan hüilaneko lanaren jarraikitzeko nahiküntea berretsi dü Odace alkarteak eta animatzaile berri bat hartüko dü lüza gabe.
Entzün Beñat Elkegarai alkarteko bürüa :

Jean Pierre Hitta-k egiten züan lanaren jarraikia hartüko dü. Herri alkargoak ekonomiaren eskümena baldin badü ere, Odace alkarteko ardüradünek erran deiküenaren araberan, alkarteak egiten düan lana beharrezkoa eta haborokin bat da. Herri alkargoa, Ofiziale eta komersanten batarzüna, Azia alkartea eta ikastetxeekin lan egiten jarraikiko dü eta lan berezia eginen da ere, Xiberotik kanpo bizi diren eta honara ützültzeko nahiküntea düen jenteekin.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan