XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Kakuetan sekulan beno bijitari haboro.

Marka güziak hautxe dira aurten Kakuetako arrolletan, kasik 70 000 bijitariekin, audela, agorrila 10ean ere marka bat gaintitü zen 1762 jenteekin egün hartan. Hots, bilan ezinago hona egiten dü Santa Graziko herriak  aurtenko sasuaz, ata, üda ez da haütü izan bena larrazkenari esker sasua salbatü da. Herriak, bi kilometrako senda antolatü züan eta 1966an zabaltü zen bijitariari martxo 15etik azaro 15 eala. Bi oreneko ibilbidea da, hogei metrako hur turrusta ikusten ahal da eta harpe batetara heltzen da. Aurten zortzi mila jente beno haboro izan da, Frantzia, España, Euskal herri edo ere Holandatik jin direnak. Orai, negüa baliatüko da lanen egiteko, ehün mila euro ezarri baharra da, hala nola, harpearen argitzeko edo ere mahain eta jarleküen ezarteko aitziraren üngürüan.
Albert Aguiar Santa Grazi aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan