Epe lüzeko lanik gabeer lan baten edireitea, hau da Xiberoko Herri alkargoaren helbürüa. Hortarako düala 2 urte “ ATD quart Monde” alkarteak bideratü plana aurkeztü da. Ideia da langüntza soziala honkitzen direner lan baten eskentzea, baldin eta ez bada beste ofizio batekin lehian. Bada bi urte orai Frantziako bost lürraldetan esperientzia eginik dela. Gobernüak, bost lürralde horietaz gain, beste 5 lürraldetara hedatü nahi dü esprabüa, 60 lehiazale badira, Xiberoa barne… Honek Kontseilü orokor eta Akitaniaren süstengüa badü... Urte ondarra gabe jakinen da nor haütatürik izanen den…
Xehetarzünak Arnaud Villeneuve-rekin :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1829