Gazteek beren entrepresaren sortzen lagüntzeko egitürako CLEH 6. eta 7.ek biltzar nausia antolatzen düe ostirale hontan Urdiñarbeko Juana Etxeberri-ren ostatüan 7 orenetan. Clej 6.aren bilana eginik date, eta 7.a abiatüko da, jentekal 180 euroko parte hartzearekin, pertsonaka. Bestalde EUSKO euskal moneta presentatürik dateke. Nahiz eta 2013tik hanitx garatü den, Xiberoan ez da hainen zabaltürik. Alta 450.000 Eusko beno haboro ebilten dira esküz eskü. Euskal Monetako kide direlarik 3000 bat jente, 500 entrepresa, 150 alkarte, eta 4 Herriko Etxe. Ondotik 20:30etan, Urdinarbeko gelan, DEMAIN filma ikusgai date, hor mündü osoan jadanik plantan emanik izan diren alternatiba konkretüak agertzen direlarik.
Euskal monetaz puntu bat egiten dugu Xebax Krizti Eusko-aren lehendakariarekilan:
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1723